Kalean da otsaileko Baleike aldizkaria

Erredakzioa 2023ko ots. 3a, 13:00

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan.

Kalean da dagoeneko otsaileko Baleike aldizkaria. Azala eta elkarrizketa bi proiektu handitan murgilduta dagoen Ekain Albite zinemagileari eskaini zaio. Batetik, Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingen Love letters proiektuko partaide da Albite; bestetik, lehen film luzea errodatzen ari da. 

Arrauneko kontu zaharrak ere irakurri daitezke hilabete honetako aldizkarian. Sabin Yeregui aritu da orduko kontuak errepasatzen. Elkarren lan egiten duen Josebe Ormazuriren erretratua ere jaso da aldizkari honetan, baita Sauna on! liburua argitaratu duen Joseba Ossari elkarrizketa ere. 

Hori guztia eta gehiago, otsaileko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3 eta Arkupe.