'Ez da nahikoa', Marliken abesti berria

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 3a, 15:00

Ez da nahikoa izeneko abesti berria plazaratu du gaur bertan Marlik Zumaiako boskoteak. Iazko udan egindako grabazio saioko bigarren fruitua da. 

"Pandemia betean sortu ziren zenbait ideia biltzeko asmoz estudiotik pasa ginen 2022ko udaran". Hala diote Marlik taldeko kideek. Jurgi Taboadak Zumaian duen Ozen estudioan egindako grabazio saioetako bigarren emaitza da gaur argitaratu duten Ez da nahikoa abestia. Aurretik, abenduaren amaieran, Esta guerra abestia eman zuten aditzera. 

Marlik boskotea Maialen Velardek, Beñat Fernandezek, Ales Gorritik, David Gorritik eta Oihana Rodriguezek osatzen dute. 

Abesti berria Youtuben edo Spotifyen entzun daiteke.