'Hondamendia' antzezlana izango da gaur Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 3a, 10:15

Pandemia eta Zaldibarko zabortegian izandako luizia hartu dituzte Axut eta Artedrama konpaoniek abiapuntu bezala Hondamendia izeneko antzezlanerako. Gaur ikusteko aukera izango da Zumaian, 20:00etatik aurrera. 

Kontsumo gizarteari buruzko hausnarketa bat proposatzen duen Hondamendia antzezlana aurkeztuko dute gaur Axut eta Artedrama konpainiek Zumaian, Aita Mari aretoan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. COVID-19ak eragindako pandemia eta Zaldibarko zabortegian izandako luizia dira antzezlan honetako abiapuntuak. 

Sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan edo, Internet bidez, hemen. Prezioa 8 euro da sarrerako, 6 euro Gazte txartelarekin.