Martxoaren 8a prestatzeko auzolan saioa egingo dute bihar Emakumeon* Etxean

Iazko Emakumeen Nazioarteko Eguneko argazkia. (Juan Luis Romatet)

Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta egun horretan erabiliko dituzte pankartak edota txapak egiteko auzolan saioa egingo dute bihar arratsaldean. 

Martxoaren 8a antolatzeko lehen bilera irekia deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Bihar egingo da, ostiralez, Zumaiako Emakumeon* Etxean, 18:00etatik aurrera. Txapak, kartelak, pankartak eta bestelakoak prestatuko dituzte auzolanean. Zuzeneko musika eta jan-edana ere izango dela iragarri dute antolatzaileek.