Eduki babestua

Santa Klarako esne makina abian jarri dute Ardantzabide auzoko sarreran

Erredakzioa 2023ko ots. 1a, 15:33

Esnea eta jogurtak eros ahalko dira, egunekoak eta pasteurizatuak, 125 edo 1.000 milimetroko ontzietan. Litro bateko edo litro erdiko botilak bertan izango dira salgai, eta behin eta berriz, berrerabili eta botila bera bete ahal izango da esnez bertan.

Esnea eta esnekiak saltzeko makina martxan da Zumaian. Ardantzabide auzoko sarreran (Marearrota plazan) jarri dute makina eta Santa Klarako esnea eta esnekiak salduko dituzte bertan.

Hala, esnea eta jogurtak eros ahalko dira, egunekoak eta pasteurizatuak, 125 edo 1.000 milimetroko ontzietan. Litro bateko edo litro erdiko botilak bertan izango dira salgai, eta behin eta berriz, berrerabili eta botila bera bete ahal izango da esnez bertan.

Abendu amaieran martxan jarri behar zuten makina, baina arazo teknikoek eraginda, urtarrileko azken asteburuan jarri zuten abian salmenta puntua. Makina ezagutzen izan dira gaur goizean Iñaki Ostoloza Zumaiako alkatea eta Urkomeko Leire Arana Santa Klarako Maite Manzisidorrekin batera.