'Hondamendia' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko ots. 1a, 09:15

Hondamendia antzezlana aurkeztuko du Artedramak ostiralean Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean.

Artedramaren azken lana, Hondamendia, ikusteko aukera izango da etzi, ostiralez, Aita Mari aretoan, 20:00etatik aurrera. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Zozketa eginda, saridunak Asun Irazabal Pinedo eta Mª Jesus Oyarzabal Murua izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain. 

Gogoratu sarrerak salgai daudela jada turismo bulegoan edo Internet bidez, hemen. Prezioa 8 euro da, 6 euro Gazte txartelarekin.