Klake dantza ezagutzeko aukera izan dute Astindu dantza taldeko kideek

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 30a, 11:17

Klake dantza estiloa bereganatzeko saiakera egin zuten atzo Astindu dantza taldeko kideek Zumaiena ikastetxeko gimnasioan egindako tailerrean. 

Goiz batez bada ere, Fred Astaire edo Ginger Rogers aktore eta dantzarien gorputzean sartzeko aukera izan zuten Astindu dantza taldeak antolatutako klake tailerrean parte hartu zuten Zumaiako dantzariek. Hilero dantza estilo konkretu baten inguruko tailer irekiak antolatzen ditu Zumaiako dantza taldeak eta atzo klake estiloa ezagutzeko aukera izan zuten dantzariek. 

Larraitz Ugartemendiak gidatuta aritu ziren lagun hauek dantzan, baita oinetakoekin soinua ateratzen ere, hori da eta estilo honek duen berezitasunetako bat.