BABESTUTAKO EDUKIA

Lan eskaintza Zumaiako Emakumeon* Etxean

Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 14:00

Lan eskaintza baten berri eman du Zumaiako Emakumeon* Etxeak. Eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 3a izango da. 

Zumaiako Emakumeon* Etxean dinamizatzaileak zaintza lanetarako hartu duen murrizketagatik %45eko lanaldia eskaintzen da.

Ezinbestekotzat jotzen dira:

- Euskara ahoz zein idatziz menperatzea, genero gaietan/feminismoan esperientzia izatea eta komunikazio lanetan aritua izatea.

Baloratuko da:

- Genero arloan formakuntza (ikastaroak, master ikasketak…), lan esperientzia eta bestelakoak izatea.

- Komunikazio lanetan jakintza eta ibilbidea edukitzea: komunikazio estrategiak gauzatzen jakitea, diseinu eta web aplikazioen oinarrizko ezagutza, sare sozialetan eskarmentua, erakunde edo hedabide baten komunikazioan aritu izana, marrazkigintza...

- Ibilbide eta esperientzia feminista.

- Giza harremanetarako gaitasuna.

- Zumaiarra izatea edo Zumaia ezagutzea.

Interesdunek curriculumak info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte. Azken eguna otsailaren 3a izango da. Informazio gehiagorako Zumaiako Emakumeon* Etxetik pasa daitezke (San Telmo Kalea 19; sarrera Martxoaren 8a plazatik) edo 633 43 27 62 telefono zenbakira deitu.

Era berean, curriculuma bidaltzeaz gain, Emakumeon* Etxeko ekintza edo jardueraren baten, edo komunikazio plangintza baten proposamena bidaltzea eskatzen zaie, elkarrizketa aurretik eskuartean informazio gehiago izan dezaten.