'Hondamendia' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 29a, 09:00

Artedrama konpainiaren Hondamendia antzezlana ikusteko aukera izango da datorren ostiralean, hilaren 3an, Aita Mari zinema aretoan. Emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek.

Hondamendia da Artedrama konpainiaren azken lana. Harkaitz Canok idatzitako testua eraman dute agertokira, Ximun Fuschsen zuzendaritzapean. Antzezlana datorren ostiralean ikusteko aukera izango da Zumaiako Aita Mari aretoan, 20:00etatik aurrera.

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko. Internet bidez helbide honetan eman beharko da izena. Telefonoz deituta ere parte hartu ahal izango da,  943-56 01 64 zenbakira deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.