Familia giroan programako bigarren saioa antolatu du Ludotekak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 27a, 10:00
Abenduan egin zuten Familia giroan programako lehen saioa. (Zumaiako Ludoteka)

Familia giroan programako bigarren saioa egingo dute otsailaren 5ean Zumaiako Ludotekan. Haurrek gurasoekin jolasteko aukera izango dute. Izenak aurrez eman beharko dira. 

Zumaiako Ludotekak Familia giroan programako bigarren saioa antolatu du otsailaren 5erako. Jolasak familian egiteko aukera zabalduko die udal zerbitzu honek 6 eta 12 urte bitarteko haurren familiei. 

Jardunaldia 17:00etatik 19:30era bitartean izango da, Ludoteka bertan, eta bertako hezitzaileek dinamizatutako jolasak egin ahal izango dituzte parte hartzaileek. Ludotekak azaldu duenez, familia osoak parte hartu ahal izango du, eta anai-arreba txikiagoak ere ongi etorriak izango dira.

Saio honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Ludotekan bertan, 943-14 32 64 telefonora deituta edo ludoteka@zumaia.eus helbidera idatzita. Otsailaren 2a izango da izenak emateko azken eguna. Lekuak mugatuak dira eta gainditzen badira zozketa egingo dute.