Urtarrileko ohiko osoko bilkura egingo du gaur Zumaiako Udalak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 26a, 11:30

Zumaiako Udalak urtarrileko ohiko bilkura egingo du gaur, 18:00etatik aurrera, udaletxean. 

Udaleko urtarrileko bilkura egingo dute gaur, 18:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Aztergaiak hauek izango dira:

1.- Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada. (174. zbkia – 2022.12.22) 

2.- Premiazko proposamena bozketa.  

2.1.- Egutera Koop. kooperatiban bazkide laguntzaile gisa parte hartzea onartzea, bidezkoa bada.

3.- Ogasuna.- 

3.1.- Udalaren 2022ko 29., 30., 31., 32., eta 33., eta Kirol Patronatuaren 2022ko 10., 11. eta 12. erreparo orriak eta hauen alkate dekretuen eta lehendakaziaren ebazpenen berri ematea.  

3.2.- Udalaren 30., 31. eta 32. eta Kirol Patronatuaren 3., 4., 5., 6. eta 7. kreditu aldaketak azaldu.

3.3.1.- 2021-2023 epealdiko dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa onartzea, bidezkoa bada. 

3.3.2.- 2021-2023 epealdiko dirulaguntzen plan estrategikoaren, 2023ko aurrekontuaren egokitzapenaren aldaketa onartzea, bidezkoa bada. 

4.- Lurralde antolamendua (Hirigintza, Ingurumena, Zerbitzuak eta Auzoak).-

4.1.- Irizpena. 

4.1.1.- Zumaiako Arau Subsidiarioetako lurzoruaren erabilerati eta eraikuntzari buruzko odenantza orokorraren 67. artikuluaren aldaketari hasierako onespena ematea, Aita Mari auzoari dagokiona, bidezkoa bada.  

5.- Partaidetza, gazteria, berdintasuna.-  

5.1.- Irizpena.- 

5.1.1.- Jazarpen sexistaren prebentziorako eta horien aurrean jarduteko protokoloa onartzea, bidezkoa bada.  

6.- Pertsonala.- 

6.1.- Irizpena.- 

6.1.1.- 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorraren abenduaren 23ko 31/2022  legea aplikatzearen ondorioz, Zumaiako Udaleko eta Zumaiako Kirol Patronatuko langile eta ordezkari politikoen ordainsariaren %2,5eko igoera onartzea, bidezko bada.  

7.- Alkate ebazpenen berri ematea.  

8.- Eskari – Galderak.-