Bazkidetza kanpaina abiatu du Txiribuelta guraso elkarteak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 25a, 13:30
Artxiboko argazkian, Txibirueltak 2020an egindako festa Torreberrin. (Txiribuelta)

Txiribuelta haurren eta familien garapenerako elkarteak bazkidetza kanpaina jarri du martxan. Horretaz, gain otsailaren 3an egingo duen batzar orokorrerako deialdia ere plazaratu du. 

0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familien topagunea da Txiribuelta. 2023ra begira, bazkidetza kanpaina jarri du martxan. 

Elkarteko bazkide bihurtu nahi duten familiek txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, eta 30 euro sartu elkarteak Laboral Kutxan duen ES03 3035 0037 4103 7004 8305 kontu korrontean. Bazkidetza kanpaina hau urtarrilaren 29an amaituko da. 

Bestalde, otsailaren 3an bazkideentzako batzar orokorra egingo du Txiribueltak. 18:00etan izango da, Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan. 

Kantu kolore igandean

Igande goizean kantu kolore emanaldia antolatu du Txiribueltak. 11:30etik aurrera izango da Torreberriko aterpean. Ekitaldi irekia da, baina aurrez izena eman beharko da txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatzita.