Zabaldu dute 38. herri lasterketarako izen ematea

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 24a, 13:26
Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuko dira aurten ere irteera eta helmuga.

Otsailaren 25ean korrituko da Zumaiako 38. herri lasterketa. Azken urteotan egin bezala, bi distantziatan parte hartzeko aukera izango da: 5,1 kilometroko lasterketa laburrean, edo 10,2ko luzean. Izen-ematea zabalik dago jada. 

Kirol eskaintzarik ez da faltako Zumaian otsailaren 25ean. Goizez, afizionatu mailako Zumaia Saria txirrindularitza jokatuko da; arratsaldean, berriz, Zumaiako 38. herri lasterketa jokatuko da. Azken proba honetarako izen-ematea zabalik da dagoeneko.

15:45ean haurren eta gaztetxoen probak jokatuko dira; 17:00etatik aurrera, berriz, proba handia. Aurreko urteetan bezala, bi distantziatan parte hartzeko aukera izango dute korrikalariek: 5.100 metrokoan eta 10.200ekoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ohiko zirkuitua izango du lasterketaren aurtengo edizioak ere. Irteera eta helmuga Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuko da.

Izenak kronoak.com webgunearen bidez eman ahal izango dira. Distantzia luzea aukeratuko dutenek 13 euro ordainduko dituzte; distantzia laburreko korrikalariek 11 euro. Izenak emateko azken eguna otsailaren 22a izango da.