Erabaki dira Winter Serieseko finalerdietako neurketak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 24a, 11:46
IƱaki Osa Goikoetxea asteleheneko partidako une batean. (Andoni Iparragirre - Guk Jai Alai)

Gernikan jokatzen ari diren Jai Alai Winter Series zesta-punta txapelketako ligaxkako azken partida jokatu zen atzo. Hala, dagoeneko erabaki dira zer neurketa izango diren txapelketako finalerdietan.

Jai Alai Winter Series txapelketako lehen faseko azken partida jokatu zen atzo Gernika Jai Alai frontoian. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Etchetok Tambourindeguy eta Minvielle izan zituzten aurkari ligaxkari amaiera ematen zion neurketan. Goikoetxea eta Etcheto Beaskoetxea eta Imanol Lopezekin 7 puntutara berdinduta zeuden B multzoko lidergoan, biak ere hurrengo faserako sailkatuta. Atzoko partidan erabakiko zen zer postuetan pasatuko ziren bi bikoteak finalerdietara. Goikoetxeak eta Etchetok 0 eta 2 emaitzarekin galdu behar zuten multzoko lehen postua galtzeko. Ez zen hala gertatu.

Oso sendo aritu zen bikotea Tambourindeguy eta Minvielleren aurka, eta bi setetan irabazi zuten partida: 15-8 eta 15-9.

Hala, ligaxka amaituta, honela geratu dira bi multzoak.

A MULTZOA

1. Olharan-Basque: 11 puntu (+28)
2. Barandika-Lekerika: 7 puntu (+1)
3. Erkiaga-Zabala: 6 puntu (+9)
4. Urrutia-Aimar: 0 puntu (-39)

B MULTZOA

1. Goikoetxea-Etcheto: 11 puntu (+23)
2. Beaskoetxea-Lopez: 7 puntu (+9)
3. Johan-Del Rio: 5 puntu (-3)
4. Tambourindeguy-Minvielle: puntu 1 (-29)

Txapelketako finalerdiak urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an jokatuko dira. Hilaren 30eko partidan Olharan eta Basque Beaskoetxea eta Lopezen aurka arituko dira, eta astebete geroago, hilaren 6an, Goikoetxea eta Etcheto Barandika eta Lekerikaren aurka.