'Kantu kolore' emanaldia prestatu du Txiribueltak iganderako

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 23a, 16:46
Torreberrin egingo da Txiribueltaren tailerra.

Txiribuelta guraso elkarteak ekitaldi bat prestatu du datorren iganderako. Kantu kolore du izena eta eguerdi partean egingo da Torreberrin. 

Haurrei eta hauen gurasoei zuzendutako ekitaldia antolatu du Txiribuelta elkarteak datorren iganderako. Kantu kolore du izena emanaldiak eta goizeko 11:30etik aurrera egingo da Torreberrin. Jolasak, aurpegi margoketak eta hamaiketakoa egongo dira bertaratzen direnentzako. 

Emanaldia doakoa eta irekia da, baina aurrez izena eman beharko da txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatzita.