Bullyingari buruzko hitzaldia izango da urtarrilaren 31n

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 23a, 10:37
Alondegiko Oxford aretoan izango da hitzaldia, urtarrilaren 31n.

Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu izeneko hitzaldia eskainiko da urtarrilaren 31n Alondegiko Oxford aretoan. Hitzaldira bertaratu nahiko duten gurasoek aurrez izena eman beharko dute. 

Gazteek jasan dezaketen bullyinga hizpide izango da Zumaian urtarrilaren 31n emango den hitzaldi batean. Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu du izena hitzaldiak eta Izaskun Lopez de Torre trebatzailea izango da hizlaria. Saio hau 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen gurasoei zuzenduta dago eta euskaraz emango da.

Saioa Alondegiko Oxford aretoan izango da, 18:00etatik 19:30era bitartean. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatzita. Izenak emateko azken eguna urtarrilaren 27a izango da.