'Amapatxa' liburuaren bi ale zozkatuko ditugu bazkideen artean

Maria Maya Manterola 2023ko urt. 22a, 13:00
Joan den osteguneko aurkezpeneko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Ion Brakamonte zumaiarrak berriki plazaratutako liburua eskuratu ahal izango dute Baleikeko bazkideek. Astearte eguerdira bitarte parte hartu daiteke. 

Amapatxa. Amets bat bide bat liburuan Argentinatik Estatu Batuetara motxila soinean zuela egin zuen bidaiaren bizipenak kontatzen ditu Brakamontek. Joan den ostegunean aurkeztu zuen liburua Alondegiko Oxford aretoan, eta bi ale eman dizkio Baleikeri beren bazkideen artean zozkatzeko. 

Hemen eman daiteke izena, astearte eguerdira bitarte. Zorte on!