Saharara eramateko janaria biltzen ari dira Darahliko kideak

Maria Maya Manterola 2023ko urt. 21a, 15:00

Aste honetan ikastetxeetan zenbait elikagai bildu ondoren, BM eta Eroski supermerkatuen atarietan izango dira gaur Darahliko kideak. 

Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren sahararren aldeko janari bilketa egiten ari da beste urte batez Darahli elkartea. Astean zehar herriko ikastetxeetan bildu dituzte produktuak, eta gaur, larunbata, BM eta Eroski supermerkatuen atarietan izango dira jakiak nahiz osasun produktuak biltzen. Bildutako produktu hauek guztiak Saharako herriaren aldeko Euskal Karabanaren bidez bidaliko du Darahlik. 

Jasoko diren produktuak hauek izango dira: atun eta sardina latak, azukrea, lekaleak, pasata, dilistak, arroza, konpresak eta kadukatu gabeko sendagaiak.