Emakumeon* Etxeak irteera antolatu du Lilatoira aurtengoan ere

Martxoaren 5ean izango da aurtengo Lilatoia, eta aurreko urteetan egin bezala, Emakumeon* Etxearen bidez izena eman ahal izango da aurtengoan ere. Autobusa antolatuko dute, gainera, Donostiara joan-etorria egiteko. 

Dagoeneko zabalik da Lilatoiko izen ematea, eta Zumaiako Emakumeon* Etxetik jakinarazi dutenez, aurtengoan ere taldean joateko irteera antolatu dute. Horretarako, ez da Lilatoiaren webgunean izena eman beharko, Emakumeon* Etxearen bitartez baizik, formulario hau beteta. Bideo honetan eman dute, zehazki, jarraitu beharreko pausoen berri.