'A todo tren 2' eta 'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra' filmak, asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 21a, 09:00

Bi film emango dira asteburuan Aita Mari zineman. Larunbatetik astelehenera A todo tren 2, eta igandean, haurren saioan, Inspector Sun y la maldición de la viuda negra animazioko filma.

Asteburuan bi pelikula emango dira Zumaiako zinema aretoan. Gaur, bihar eta etzi A todo tren 2 film espainiarra ikusteko aukera izango da. Izenak garbi uzten duen bezala, Santiago Seguraren A todo tren filmaren jarraipena da, eta Segura beraz gain Paz Vega, Paz Padilla eta Leo Harlem ditu aktore lanetan. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak aurrez erosteko aukera izango da, hemen

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, Inspector Sun y la maldición de la viuda negra animazioko filma emango da Aita Marin. Sarrerak hemen eros daitezke aurrez aldetik.