'Amapatxa' liburua aurkeztuko du Ion Brakamontek gaur Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 19a, 08:12
Ion Brakamonte. (Juan Luis Romatet)

Argentinatik Estatu Batuetara motxila soinean zuela egin zuen bidaian izandako esperientziak biltzen ditu Amapatxa liburuak. Gaur aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. 

Patagoniatik (Argentina) Chicagora (AEB) bitarteko bidea egin zuen Ion Brakamonte zumaiarrak motxilero gisa. Bidean zehar hainbat esperientzia bizi izan zituen –COVID-19aren izurriteak, esaterako, El Salvadorren harrapatu zuen–, eta horietako asko Amapatxa liburuan jaso ditu.

Mikromezenasgoaren bidez lortu du Brakamontek liburu hau argitaratzeko dirua, eta gaur aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan egingo den aurkezpen saioan.