Protesten hasieraren bosgarren urteurrena ospatu eta gogoratu dute pentsiodunek

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 16a, 15:16

Orain bost urte hasi ziren pentsiodunen protestak, eta urteurrena ospakizun bihurtu dute Zumaiako pentsiodunek.

Asteleheneroko legez, elkarretaratzea egiteko bildu da Zumaiako pentsiodunen talde bat. Euria zela eta, Saregileen plazaren ordez, alboan dagoen Kofradiako plazatxoa aukeratu dute gaurko ekintzarako. Gaurkoa ez da, ordea, ohiko elkarretaratzea izan. Orain bost urte hasi zituzten protestak, eta urteurrena gogoratzeko eta ospatzeko txistor pintxoak eta sagardoa banatu dituzte.