Angulazaleek bizi duten egoeraren berri eman dute Zumaiako kaleetan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 14a, 17:15

Euskadiko Angulero Elkarteak poteo informatiboa egin zuen atzo iluntzean Zumaian. Aingiraren eta angularen aisialdiko arrantzaren debekuaren ondorioz angulazaleek pairatzen duten egoera partekatu nahi izan zuten.

Poteo informatiboaren figura aukeratu zuten Euskadiko Angulero Elkarteko kideek Europak ezarritako debekuaren ondoren bizi duten egoeraren berri emateko. Izan ere, aingiraren eta angularen aisialdiko arrantza debekatu berri du Europako Batasunak.

Orio, Deba, Butroi edo Zumaia bertako angulazaleak elkartu ziren atzo Zumaian, eta esku-orriak banatzen aritu ziren herriko tabernetan haien egoeraren berri tabernetako bezeroei emateko.

Erlazionatuak