Igandeko antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 13a, 16:00

Glu Glu antzerki konpainiaren Munduari itzulia 80 egunetan antzezlana izango da igandean. Bi emanaldi izango dira, eta eguerdiko 12:30eko saiorako sarrerak zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. 

Jules Verne idazle frantziarraren eleberri famatuaren egokitzapen librea proposatu du Glu Glu konpainiak igande honetan Zumaian ikusi ahal izango den Munduari itzulia 80 egunetan antzezlanean. Haurrei zuzendutako antzezlan honen bi emanaldi izango dira etzi Aita Mari zinema aretoan: 12:30ean lehena eta 16:30ean bigarrena. 

Udaleko Kultura Sailak eguerdiko saiorako bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Aloña Otegi Lopetegi eta Haize Galarraga Pinillos izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain. 

Antzezlan honetarako sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan eta, online, hemen