Urola Kostako GKSk autobusa antolatu du hilaren 28ko manifestaziorako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 12a, 14:00
GKSko kideak Torreberrin egindako bilera batean.

Urtarrilaren 28an Bilbon egingo da manifestazioa, eta Bizkaiko hiribura joateko autobusa jarri du Gazte Koordinadora Sozialistak. Zumaian Txikixa eta Nikol tabernetan eros daitezke txartelak.

Enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean GKS Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 28rako, larunbata, Bilbon deitu duen mobilizaziorako autobusa antolatu du Urola Kostako GKSk. Iruñean ere deitu dute manifestazioa, baina Zumaiatik abiatuko den autobusak Bizkaiko hiriburua izango du helmuga. Bidean, gainera, Getarian eta Zarautzen ere egingo dituzte geldialdiak manifestariak jasotzeko.

Hori horrela, koordinadorak dagoeneko jarri ditu salgai autobuserako txartelak aipatutako hainbat puntutan: Zarauzko Orbela tabernan eta Zumaiako Txikixa eta Nikol tabernetan eskuratu daitezke hiru eurotan.