GUTUNA

"Lorpenak eskuratu arren, aldarrikapen nagusienak lortzeke daude"

Urola Kostako Pentsiodunen Mugimendua 2023ko urt. 11a, 12:00

Bost urte beteko dira bihar pentsionistek protestari ekin ziotenetik beraien eskubideen alde. Astelehenero eramaten dituzte euren aldarriak kalera eta hurrengoa, hilaren 16a, ez da salbuespena izango. Ospakizun ekitaldi bereziak prestatu dituzte elkarretaratzeak egiten dituzten Urola Kostako herri guztietan. Edonola ere, urtemuga borobilaren aurretik jarraian irakurri dezakezuen balantzea ere egin du Urola Kostako Pentsionisten Mugimenduak.

Urola Kostako pentsiodunak Abenduaren 23an Gasteizen izan ginen. Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako kontzentrazio-manifestazioak arrakasta handia izan zuen. Batzorde batek eman zion sarrera Pentsioaren 1080 euroko osagarriaren gure aldarrikapenari, eta aurreikusita zegoen bezala, ekitaldi bat egin zen Katedralaren aurrean. Gipuzkoatik 4 autobus joan ginen, lorpen handia ezbairik gabe.

Aurreko abenduan pentsioaren % 8,5eko igoera onartu zen. Kotizaziopeko pentsioak urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, 2021eko abenduaren eta 2022ko azaroaren arteko batez besteko KPIari dagokiona. Kotizazio gabekoak, aldiz, % 15arekin eguneratuko dira.

Eramaten ari garen borrokaren bidez lorpenak lortu ditugu, besteak beste:

  1. % 0,25 gelditzea.
  2. Alarguntza-pentsioei dagokien ehunekoa hobetzea.
  3. Iraunkortasun-faktorea aplikatzea eragoztea.
  4. % 8,5eko igoera.

Hala ere, aldarrikapen garrantzitsuak daude lortzeke, hala nola, 2011tik datorren eta 2021 eta 202an areagotu den erosteko ahalmenaren galera gainditzea, eta 1080 euroko Gutxieneko Pentsioa, besteak beste.

Pentsiodun zaurgarrienak abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretutik kanpo geratzen dira, eta Estatuko Herri eta komunitateetako pentsiodunen plataformek egoera horretan dudenak planean sartzeko eskatzen dugu. Gobernuak ahaztu egiten du Espainiako pentsioen % 50 baino gehiago LGSren Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azpitik daudela (1.000 euro gordin hilean). Txekea, urtean 200 eurokoa da.

Bosgarren urteurrena

Bihar, urtarrilaren 12a, bost urte beteko dira gure eskubideen aldeko borroka hasi genuenetik, eta, 11:00etan, prentsaurrekoa izango da Bilboko Kafe Antzokian. Bertan, antolatutako ekintzak aurkeztuko ditugu, baita kartela, abestia eta 5. urteurreneko aldizkaria ere.

Elkarretaratzeak egiten diren Gipuzkoako herri guztietan ere ospatuko dugu gure borrokaren urtemuga aldarrikapen eta festa giroan urtarrilaren 16an. Bost urteetako borrokaren gertakari garrantzitsuenak biltzen dituen aldizkari bat atera du EHPMk (Euskal Herriko pentsionisten Mugimendua), argazkiekin batera, eta 2 eurotan salduko da.