Gospel kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko urt. 6a, 09:12
Igande arratsaldean izango da Goiko Gela taldearen kontzertua.

Goiko Gela gospel taldeak kontzertua emango du igande arratsaldean Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. 

Euskarazko gospel doinuak entzuteko aukera izango da igande arratsaldean Aita Mari zinema aretoan. Goiko Gela taldearen emanaldia 19:00etan hasiko da. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Behin zozketa eginda, irabazleak Uxua Sorazu eta Ibon Manterola Garate izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.