Igandeko gospel kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko urt. 4a, 13:37

Goiko Gela gospel taldeak kontzertua emango du urtarrilaren 8an, igandean, Aita Mari aretoan. Emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean. 

Gospel doinuak entzuteko aukera izango honetan Zumaian. Goiko Gela taldeak kontzertua emango du igandean, urtarrilaren 8an, Aita Mari zinema aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Internet bidez helbide honetan eman beharko da izena. Telefonoz deituta ere parte hartu ahal izango da,  943-56 01 64 zenbakira deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 11 da.