Buruak eta gorputzak astindu dituzte etxeko txikienek pintura eta dantza tailerrean

Maria Maya Manterola 2023ko urt. 3a, 15:00

Astindu dantza taldeak antolatuta, haur eta guraso ugari elkartu da gaur goizean Sagarbideko gimnasioan. Laia Bedosen gidaritzapean, buru-gorputzak astindu dituzte elkartutakoek.

Dantza eta pintura uztartuko dituen jarduera izan da gaur, Astindu dantza taldeak antolatuta, Sagarbideko gimnasioan. Bi saio izan dira goizean zehar, eta haur eta guraso ugari izan dira bietan ere. 

Laia Bedos idazlearen eskutik, astindu ederra eman diete buruei eta gorputzei. Emozioak landu, dantzatu eta margoak paper gainean libre mugitzen utzi dituzte parte hartzaileek.