Kimikarekin jolasean aritu dira Zumaiako haurrak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 2a, 19:30

Urteroko legez, Kimikarin tailerrak egin dira Alondegiko Oxford aretoan. Haurrei zuzendutako ekimen honek arrakasta izan du beste behin ere eta umeek izan dute kimikarekin jolas egiteko aukera.

Kimika zaila dela pentsa dezakete askoz, baina jolasarekin uztartuta errazago barneratu dezakete haurrek. Hala, aurreko urteetan egin bezala, Kimikarin kimika tailerrak egin dituzte gaur Alondegiko Oxford aretoan, bi txandatan banatuta: 10:00etatik 12:00etara lehenengoa eta 16:00etatik 18:00etara bigarrengoa. 

6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da hau eta zientziarekiko ikusmina piztea du helburu, Learning by doing metodologia finlandiarra oinarri bezala hartuta. Zientziaren aspektu ulergarriena erakutsi eta dibertsioarekin lotutako dinamikak gauzatuko dituzte haurrek tailer horietan.