'Narcis@' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek

Maria Maya Manterola 2023ko urt. 2a, 12:30

Udaleko Kultura Sailaren eskutik, larunbateko antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Borobil teatroaren Narcis@ antzezlana izango da larunbat honetan, hilak 7, Aita Mariko zine aretoan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri beren bazkideen artean zozkatzeko, eta asteazkenera bitarte izango da horretarako aukera. 

Internet bidez helbide honetan eman beharko da izena. Telefonoz deituta ere parte hartu ahal izango da,  943-56 01 64 zenbakira deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.