Baleikeren webgunean 2022an gehien irakurri diren albisteak

Erredakzioa 2023ko urt. 1a, 10:00

2023aren lehen eguna da gaur, eta ohi bezala, joan berri den urteak albiste andana utzi dizkigu. Baleikek herriko gertakarien berri eman du egunero-egunero, eta honako hauek izan dira gehien irakurri diren hamar albisteak 2022eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. 

  1. Zumaiar bat hil da auto istripu baten ondorioz Zarautzen. 
  2. Dotore jarri dira zumaiarrak Gala Egunaren aitzakian. 
  3. Hilotz bat aurkitu dute Itzurungo haitzetan. 
  4. Eguraldi bikaina lagun irudi zoragarriak utzi ditu aurtengo Flysch Trail mendi lasterketak. 
  5. Bi obus leherrarazi ditu Ertzaintzak arratsaldean Zumaiena ondoan. 
  6. Martin Amilibiak eta Rebeca Mariñok irabazi dute XXXVII. Herri Lasterketa.
  7. Abelin Linazisoro hil da. 
  8. Bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak Zumaian droga trafikoagatik.
  9. Zumaiako herriak bat egin du Korrikarekin.
  10. Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bart gauean arrantzako arpoi bat eskutan zeramala.