Jolo taldea garaile berriz ere Urrezko Pertxa korto lehiaketan

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 30a, 11:00

Atzo erakutsi zituzten jendaurrean XI. Urrezko Pertxa korto lehiaketara aurkeztutako lanak, eta beste behin ere, Jolo taldearen ikus-entzunezkoa saritu zuten.

Irudimen eta sormen gaitasun handia erakutsi dute beste behin ere zumaiarrek. Urrezko Pertxa korto txapelketaren XI. edizioa izan da aurtengoa, eta atzo egin zuten emanaldia Torreberri gaztetxean. 

Baratxuria eta sorioneku, horiek izan dira aurtengo objektua eta gaia ikus-entzunezkoak ontzeko. Jolo taldeak aurkeztutako Berakatsa Karesti lana izan zen garaile. Iaz ere talde berak eskuratu zuen Urrezko Pertxa.

Helbide honetan ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lan guztiak.