Jolasleku bihurtu da Lubaki kiroldegia

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 27a, 17:00

Adin guztietarako haurrei zuzenduriko jolasak eta puzgarriak ezarri dituzte Lubaki kiroldegiko kantxan. Arratsaldean ere zabalik izango da, 19:00ak arte.

Jolasleku bilakatu da gaur Lubaki kiroldegiko kantxa. Izan ere, Gabonen bueltan antolatu ohi duten haur parkea ezarri dute bertan, eta askotariko jokoak nahiz puzgarriak izan dira etxeko txikienentzat. Xakean, auto txikietan nahiz golfean aritzeko beta izan dute gerturatutakoek.

Arratsaldean ere zabalik izango da haur parkea, 19:00ak bitarte.

Argazkiak: Jabi Gonzalez Toston