Aho batez onartu dute terrazen ordenantza berria

Aurreikusi bezala, abenduko azken udalbatzarrean eman zioten behin behineko onarpena, joan den ostegunean. 

Herritarren eta ostalarien ekarpenak jaso ondoren, eta lanketa teknikoa egin eta gero, abenduko plenoan eman diote behin behineko onarpena terrazen ordenantza berriari. Alegazioak aurkezteko epea zabalik da. Ez balego, otsailaren 1ean jarriko da indarrean, eta alegaziorik ez balego, martxoaren 1ean. Baimenak egokitzeko epea 2023ko ekainaren 1ean amaituko da.

Udalak azaldutakoaren arabera, terrazen ordenantzaren xedea da udalarenak diren jabetza eta erabilera publikoko lurzoruen aprobetxamenduaren erregimen juridikoa arautzea, baita erabilera publikoari lotutako jabetza pribatuko lurzoruaren erregimena ere, ostalaritzako eta merkataritzako jarduerak garatzeari lotuta. Horrek guztiak tabernen terrazei zein denden kaleko erakusleihoei eragiten die zuzenean.

Azken urteotan espazio publikoaren erabileraren inguruan jasotako kexak eta erabilera desegokiak kontuan hartuta, gaia berrartu du udalak. 

Hemen ikus daiteke ordenantza; hemen, aldaketa nagusiak xehatuta.