Udal hauteskundeetan botoa emateko aukera izango dute Zumaian erroldatutako atzerritarrek

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 24a, 13:00

2023ko maiatzaren 28an egingo dira udalbatza aukeratzeko udal hauteskundeak. Zumaian bizi diren hainbat jatorritako atzerritarrek botoa emateko aukera izango dute. Horretarako eskaera egin beharko dute. 

Zumaian erroldatuta dauden atzerriko egoiliarrek datorren urteko apirilean egingo diren udal hauteskundeetan botoa eman ahal izango dute, beti ere horretarako eskaera egiten badute. Jaioterriaren arabera, urtarrilaren 15ean edo 30ean itxiko dira epeak. 

Europar Batasuneko herrialderen batetik edota Suitza edo Liechtensteinetik etorritako egoiliarrek aurrez botoa eman badute hautesle erroldan agertuko dira eta ez dute tramiterik egin beharrik izango. Aurrez botorik eman ez dutenek, ordea, eskaera egin beharko dute urtarrilaren 30a baino lehen. Eskaera Espainiako gobernuaren estatistika institutuaren web atariaren bidez bete daiteke edo inprimakia deskargatu eta posta arruntez Hautesle Erroldaren Bulegora bidali daiteke.

Beste herrialdeak

Europar Batasunetik kanpoko beste zenbait herrialdeetako herritarrek ere botoa emateko eskaera egin dezakete. Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua edo Trinidad eta Tobago herrialdetakoek hain zuen.

Hainbat baldintza betez gero, botoa emateko aukera izango dute:

  • Goian aipatutako herrialde batean jaio izana
  • Gaur egun Zumaian erroldatuta egotea
  • Espainian bizitzeko baimena indarrean izatea
  • Espainian 5 urtez bizi izana

Baldintzak betetzen dituztenei komunikazioa bidali die Hauteskunde Erroldaren Bulegoak, eskaera inprimakiarekin. Hori beteta posta arruntez edo bide telematikoz aurkeztu dezakete.

Gutuna jaso ez duenak, webgune honetan eskatu dezake.