Bi obus leherrarazi ditu Ertzaintzak arratsaldean Zumaiena ondoan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abe. 21a, 18:43
Iaz Legution aurkitutako proiektil edo obus bat. (Ertzaintza)

Ertzaintzak hedabide honi baieztatu dionez, herritar batek eman du abisua 16:30 aldera, eta 18:00ak pasatxoak lehertu dituzte proiektilak "inolako arazorik gabe". Aurrez, ordea, hustu egin dute Zumaiena ikastetxea. Itxura guztien arabera, 1936ko gerrako materiala zen, baina Ertzaintzako prentsa bulegokoek ezin izan dute baieztatu datu hori.

Zumaiar askok eztanda entzun du gaur arratsaldean 18:00ak pasatxoan. Izan ere, Ertzaintzak bi obus leherrarazi ditu Zumaiena inguruan.

Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, herritar baten deia jaso dute 16:30ean aurkikuntzaren berri ematen. Ertzainak bertaratu dira, eta bi proiektil aurkitu dituzte. Protokoloa jarraitu, eta leherketa "inolako arazorik gabe" burutu dela azaldu dute. Hori bai, aurrez, hustu egin dute Zumaiena ikastetxea.

Itxura guztien arabera, 1936ko gerrako materiala zen lehertutakoa, baina Ertzaintzako prentsa bulegokoek ezin izan dute baieztatu datu hori.