BABESTUTAKO EDUKIA

Hemen dator Santa Klarako esnea

Erredakzioa 2022ko abe. 21a, 12:00

[EGUNERATUTA] Esnea saltzeko makina ipini du Santa Klara baserriak Ardantzabide auzoko sarreran (Marearrota plazan). Litro bateko edo litro erdiko botilak bertan izango dira salgai, eta behin eta berriz, berrerabili eta botila bera bete ahal izango da esnez bertan. 

Inaugurazio ekitaldia ostegunean, abenduaren 22an, 17:00etan izango da. Ondoren, esnea dastatu eta erosteko aukera izango da egunero.

Santa Klara esnea, freskoa, naturala, hemengoa.