Gabonetan nahi duzuna hemen duzu, Gertu!

Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 11:00

Gertu merkatari elkarteak bideoa sortu du herritarrei Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opatzeko.

Gabonak ate joka direla eta, sentsibilizazio spota argitaratu du Gertu merkatari elkarteak. Aurtengo bideoarekin elkarteak herrian bertan kontsumitzera animatu nahi ditu zumaiarrak, eta horretarako, herriko saltoki eta kaleetan dantza eta poztasuna hedatzen ikus daitezke hainbat dantzari minutu eta erdiko ikus-entzunezkoan. Era berean, herrian erosteak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du Gertu merkatari elkarteak.

Erosi Gertu, nahi duzuna hemen duzu!