Gabonetan euskaraz eskatu eta eskaintzeko merkataritza kanpaina abian da

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 15a, 17:00

Tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko jarri dute martxan kanpaina Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalarekin elkarlanean. 

Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta beste 123 udalekin batera, merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz aritzeko kanpaina jarri du abian udalak. Gabonen bezperatan aurkeztu dute, kontsumitzaileak euskara erabiltzera bultzatzeko, batetik; eta baita merkatariak eta ostalariak ere bezeroak euskaraz artatzera animatzeko, bestetik. 

Zumaiak ere kanpainarekin bat egin duela adierazteko, orri batzuk banatuko ditu udalak egun hauetan herriko establezimenduetan. Euskaraldia igaro berritan, ahobizi edo belarriprest rola bete dutenei edo arigune izan direnei dei egin diete Gabonetan ere euskara erabiltzeko ohiturari eutsi diezaioten.