Euskal Errepublika aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 7a, 08:50

Konstituzio Egunean ospatzeko ezer ez dagoela iritzi, eta Euskal Errepublika aldarrikatzeko ekintza egin zuten atzo Saregileen plazan. 

Zumaiako Sortuk, Ernaik eta LAB sindikatuak deituta, Euskal Errepublikaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldez Saregileen plazan. Espainiako Konstituzio Egunarekin bat egiten ez zutela ere azaldu zuten ekintzaren sustatzaileek, egun hori "78ko erregimenak bere burua zuritzeko baliatzen" duela iritzita.