Giro ederrean eman diote amaiera Euskaraldiari

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 3a, 11:00

Kupela taberna zumaiarrez lepo bete zen atzo, ostirala, Euskaraldiaren amaierako bertso saioan. Oihana Iguaran eta Andoni Egaña aritu ziren kantuan.

Abenduaren 18az geroztik, ahobizi zein belarriprest, Euskaraldia ariketa kolektiboan murgildu da hainbat herritar. Atzo, ostiralarekin, amaitu zen, baina ez edonola. Larrainak antolatuta, bertso afaria izan baitzen Kupela tabernan, Oihana Iguaran eta Andoni Egañarekin. Bertaratutakoek menu ederraz gozatu eta bertso giroan agurtu zuten Euskaraldia.