Zozkatu ditugu 'Souvenir komedia estralurtarra' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 1a, 14:00

Horman Poster kolektiboaren Souvenir komedia estralurtarra antzezlana ikusteko aukera izango da bihar, ostiralez, Aita Mari zinema aretoan. 

Zientzia fikzioa eta komedia uztartzen dituen lana taularatuko du Horman Poster kolektiboak bihar, ostiralez, Aita Mari zineman. 20:00etan hasiko da saioa. 

Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Saridunak hauek dira: Sorkunde Barredo Goikoetxea, Asun Irazabal Pinedo eta Nieves Alfonso Illarramendi. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.