Telmo Irureta aktore berri onenaren Goya saria eskuratzeko proposatu dute

Maria Maya Manterola 2022ko abe. 1a, 11:33
Irureta Fernando Francoren filmean, Veleria Sorolla alboan duela.

Donostiako Zinemaldian estreinatutako La consagración de la primavera filmean egindako lanagatik hautatu dute Irureta, beste zenbait aktoreren artean. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 11n egingo dute, Sevillan.

Agertokietan zein pantailetan urte oparoa izan du Telmo Iruretak. Sexberdinak antzezlanean oholtza gainean egindako interpretazioarengatik Besarkada saria eman zion urrian Euskal Aktoreen Batasunak, eta orain, Donostiako Zinemaldian estreinatu zen La consagración de la primavera filmean egindako lanagatik etor dakioke beste sari bat. Izan ere, Aktore berri onenaren Goya saria eskuratzeko hautatu dute, Albert Bosch (Alcarràs), Jordi Pujol Dolcet (Alcarràs), Mikel Bustamante (Cinco lobitos), Christian Checarekin (En los márgenes) batera. 

Eszenatokietan, telebistan eta film laburretan aritua da Irureta, baina Fernando Franco zinemagilearen lana da La consagración de la primavera da bere lehen film luzea. Garun paralisia duen David pertsonaiaren azalean sartu da aktore zumaiarra filmean, eta Laura (Valeria Sorolla) gaztearekin duen harremana kontatzen du.

Erlazionatuak