Esplorazio espazialaren ametsaz mozkortutako hiru lagun dira Souvenir komedia estralurtarra antzezlaneko protagonistak. Denboraldi batez, hiru lagunak, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira.
Horman Poster kolektiboaren azken lana da hau, eta Matxalen de Pedro, Xanti Agirrezabala eta Maite Aizpurua zumaiarra ditu aktoreak.
Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak ostegun eguedian aterako ditugu.