2022/12/30 17:00etan

Zinema

Icaro y el minotauro

Icaro y el minotauro
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Carlo Vogele. Generoa: animazioa. Urtea: 2022. Herrialdea: Luxenburgo.

Kreta uhartean, txoko bakoitza jokaleku bat da Ikarorentzat, Dedalo asmatzaile handiaren semearentzat. Azterketa batean, Knososko jauregiaren ondoan, mutikoak gauza bitxi bat aurkitu du: zezen-burua duen mutiko bat; Minos erregearen agindupean bizi da. Aitaren ezkutuan, Asterion izeneko minotauro gaztearen lagun egin da Ikaro. Baina patuak gauzak aldatuko ditu, Asterion labirinto batean sartu dutenean. Salbatuko ote du Ikarok bere laguna eta aldatu ote du jainkoek idatzi duten historia?

2022ko abenduaren 30ean eta 2023ko urtarrilaren 2an, 17:00etan.