Soraya Lopezek irabazi du Distiraren azaroko lehiaketa soziala

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 28a, 11:30
Lehen saria irabazi duen argazkia. (Soraya Lopez)

Kea izan da Zumaiako Argazkizale Elkarteak azaroko lehiaketari jarritako gaia. Hamabi autorek parte hartu dute, 22 lanekin. 

Kea gaitzat hartuta, askotariko lanak aurkeztu dituzte Distira Argazki Elkarteko kideek azaroko lehiaketa sozialera. Hain zuzen ere, hamabi argazkilarik egindako 22 argazki jaso dituzte hil honetako lehiaketan, eta guztien artean, Soraya Lopezen argazkia izan da onenea, elkarteko kideen ustez. Kea ez arnasteko maskara bat eta buzo bat daraman pertsona bat erretratatu du Lopezek. 

Bigarren, berriz, Leire Zearretak egin du, pospolo bat piztuta duen haur baten argazkiarekin. Eta hirugarren, Jose Luis Garciak, intsentsuaren keak airean marrazten dituen irudiak harrapatuta.

Distiraren webgunean ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak.