Rockaren ibilbideko abesti entzutetsuenak berrinterpretatu ditu Musika Bandak

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 28a, 10:15
Zumaienako aretoan eskaini zuten 'ZUMB rocks' emanaldia. (Miriam Romatet)

Rock gogorreko eta heavy metaleko abesti ezagunez osatutako emanaldia eskaini zuten, Santa Zezilia egunaren harira. Larunbatean izan zen kontzertua, Zumaienako aretoan.

Kontzertu klasikoez gain, doinu eta erritmo gogorragoak interpretatzeko gai dela erakutsi du ZUMB Zumaiako Udal Musika Bandak. Izan ere, Santa Zezilia eguna aitzakia hartuta, emanaldi berezia eskaini zuten joan den larunbatean Zumaienako aretoan. Rockaren hastepenetatik XX. mende amaiera bitarteko hainbat ereserki entzuteko aukera izan zuten emanaldira gerturatu zirenek.