Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak hamabost zumaiar omendu ditu

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 26a, 14:12
Atzoko ekitaldiko taldeko argazkia. (Juan Luis Romatet/UKT)

Atzo iluntzean egin zuten ekitaldia Hogarrean. Zilarrezko lau domina, urrezko bederatzi eta odol emaile handien bi intsignia banatu zituzten.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak urtero omentzen ditu 25 bider edo gehiagotan odola eman duten herritarrak, eta pandemia aurretik ekitaldi bateratua Azpeitiko Loiolan egiten zen arren, azken urteetan herriz herri egin du aitortza.

Hala, atzo iluntzean Zumaian izan zen omenaldia, Hogarrean. Hamabost zumaiarrek jaso zuten domina edo intsignia odol emaile elkartekoen eta udal ordezkarien aurrean. Honakoek, zehazki:

Odola 25 aldiz emateagatik zilarrezko domina:

  • Mari Carmen Azpeitia
  • Pedro A. Carmona
  • Jose Manuel Manzisidor
  • Jose Luis Rodriguez

Odola 40 aldiz emateagatik urrezko domina:

  • Montserrat Atxega
  • Maria Guadalupe Egaña

Odola 50 aldiz emateagatik urrezko domina:

  • Jose Agirre
  • Jose Ramon Aizpurua
  • Jose Antonio Etxabe
  • Francisco Javier Fernandez
  • Ruben Odriozola
  • Kepa Uranga
  • Jokin Urkidi

Odol emaile handien intsignia:

  • Belen Eizagirre (60 odol emate)
  • Iñaki Arriola (75 odol emate)