Euskara arnas

Egitasmoa hasi eta astebetera, zein da eskualdeko Euskaraldiaren dinamizatzaileen balorazioa?

Astebete pasa da Euskaraldia hasi zenetik, eta hori dela eta, Julen Garate Azkoitiko Euskaraldiaren dinamizatzailearekin eta Peru Tolosa Zumaia eta Getariako Euskaraldiaren dinamizatzailearen balorazioak biltzen ditu bideo honek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa. 

Astebete pasa da Euskaraldia hasi zenetik, eta hori dela eta, Julen Garate Azkoitiko Euskaraldiako dinamizatzailearekin eta Peru Tolosa Zumaia eta Getariako Euskaraldiaren dinamizatzailearekin elkartu da Erlo Telebista. Hirugarren edizioa hasi eta handik astebetera, zein da egitasmoaren inguruan egiten duten balorazioa bi dinamizatzaileek?

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk eskualdeko hainbat euskaldunberriren elkarrizketak kaleratuko ditu, baita herritarren iritziak ere. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Hona hemen orain arteko bideoak: